Haur danborrada larunbatean

Aurten Ikastolatik 116 ikaslek parte hartuko dute inauterietako danborradan.

Entsaio orokorra igande honetan (otsailak 24ean) goizeko 11etan izango da Trianguloan (Euria egingo balu, entsaioa Zerkausian izango da). 

Bakoitzak bere danborra eraman behar du , eta ez ahaztu gerrikoa eramateaz.

Danborradako egunean berriz, martxoaren 2an, Geltoki kalean  elkartuko gara arratsaldeko 16:30ean. Ileretan txukun jarri ondoren, danborrada arratsaldeko 17:00etan abiatuko da San Frantzisko pasealekutik barrena.

Datorren astean txapela eta lepoko zapia banatuko dizkizuegu ikastolan. Inauterien ondoren, txapela, zapia,  tanborra eta makilak ikastolara itzuli behar dituzue.

Gurasoen laguntza:

Bai entsaio orokorrerako (igande honetarako) eta bai danborradako egunerako laguntzaile taldea osatu nahi dugu, umeak ileretan txukun joan daitezen, umeren batek laguntza behar izango balu…

Zuen laguntza eskaintzea eskatu nahi dizuegu, eta horretarako urkola.anaje@laskorainikastola.eus helbidera email bat bidali mesedez.