Teknologiako ikasleek irteera egin dute

Otsailaren 22an goiz osoko irteera egin zuten Batxilergo 1eko Teknologiako 40 ikasleek. 

Goizean zehar bi ekitaldi izan zituzten. Lehendabizi, Mondragon Unibertsitatean elektronika praktika bat burutu zuten hango irakasleek prestatuta eta ingeniaritzako ikasleek lagunduta; mugikorrentzat baliagarria den bozgorailua osatu zuten, baita etxera ekarri ere. Jarraian, Oñati inguruan dagoen Ulma Packaging lantegia bisitatu zuten. Enpresa horrek zein lan egiten dituen ezagutu zuten eta bertako tailerrak ikusteaz gain, antolaketaren berri jaso zuten arduradun baten eskutik. 

Ikasleak gustura azaldu dira egindako ekitaldiekin eta beste batzuk egiteko gogoz etorri dira. Zer hoberik ikasten dugun hori bizitza errealean ikustea baino?