"Zipi&Zape eta kapitainaren irla" filma ikusten

Tinko euskara elkarteak itzultzen dituen pelikuletako bat ikusteko aukera izan dute LH 5. eta 6. mailako ikasleek. Oraingo honetan "Zipi&Zape eta kapitainaren irla" filma izan da aukeratua eta Leidor zinema bete dute Tolosaldeko hainbat ikastetxetako ikasleek, tartean gureak. Abenturazko istorio honetan haurren bihurrikeriak eta gurasoen maitasuna aipatzen dira, besteak beste.