CANSAT satelitea jaurtiko dugu apirilaren 14an!

Aurreratu genizuen moduan, 6X-SAT taldea buru-belarri ari gara aurtengo CANSAT egitasmoko gailua prestatzen, eta badugu egutegian gorriz markatu beharreko data bat: apirilaren 14an gure gailua jaurtiko dugu! Ekitaldia 10etan hasiko da eta 12:20ean GURE SATELITEA JARTIKO DUGU!

Ikaskideak, ikastolako langileak, familiartekoak, lagunak... gonbidatu nahi ditugu gurekin batera etor zaitezten egun horretan, Los Arcoseko Nafarroako Zirkuitura. Gainera, zirkuituko boxetara sartzeko aukera izango duzue, gure lana gertutik ezagutzeko. Joateko aukerarik ez duenarentzat ekitaldia zuzenean emitituko dugu gure youtubeko kanalean.

Bertan ikusiko dugu elkar! Animatu!!