LURekoak Artikutzan

Apirilaren 4an, Artikutzako basoa bisitatu eta ezagutu zuten Batxiler 2. mailako Lur eta Ingurumen Zientziak hautazkoan aritzen diren ikasleek. Hainbat gauza ikasi zuten bisita horretan, hala nola, Artikutzari eman izan zaizkion erabilera desberdinak, pagadiaren ezaugarri ekologikoak eta bertan dagoen urtegia zergatik hustu duten.

Eguna borobiltzeko, elurrarekin gozatzeko aukera ere izan zuten!