Heziketa digitalaren inguruko hitzaldia

Ostegun honetan, Heziketa digitalaren inguruko hitzaldia izango dugu arratsaldeko 17:30ean Usabalgo areto nagusian MacSonrisas erakundearen eskutik. Gai honen inguruan urtarrilean Iratxe Esnaolak hitzaldi oso interesgarria eskaini zuen, baina guraso ordezkarien foroan gai honen inguruko formazio falta aipatu zen, eta hitzaldi honekin gai honi eutsi nahi diogu. Hitzaldi hau Usabalgo guraso guztiei zuzendua dago, baina honetaz gain, LH5-6ko ikasleek tailerrak izango dituzte.

Adin txikikoak arlo digitalean hezteko gomendatutako irizpideak jasoko ditugu (smartphonak izateko eta sare sozialak erabiltzeko adin gomendatuak, arrazoiak, arauak, erabili daitezkeen ekintzak, teknikak...), guraso kontrolak zer diren eta nola erabili daitezkeen, sare sozialen arriskuak zeintzuk diren eta prebentzioa nola landu daitezkeen… ikasiko dugu. Bukatzerakoan gai honi buruz gehiago ikasteko baliabideak izango ditugu, norbaitek nahi badu etxean ikasten jarraitzeko.

Hitzaldira etortzea animatu nahi zaituztegu, eta horretarako ondorengo esteka bete behar duzue.