Natura proiektuan murgilduta

LH3. mailakoak Natura proiektua lantzen ari gara eta geletan hainbat bisitari izan ditugu, dortokak, arrainak eta txitak besteak beste.

Horrez gain, Marijo Azurmendi amaren bisita izan dugu, basozaina da eta Ikastola ondoko errekan dauden bizidunak aztertzen ibili gara.

Iurramendiko baratzak hain gertu izanda, Eli Trojaola amaren laguntzarekin bertako baratzan lanen hasteko asmoa dugu. Erabiliko dugun baratza azken urtetan erabili gabe egon da, beraz ostiral honetan, 15:00etatik aurrera, baratza egokitzeko auzolan deialdia luzatu dugu. Animatu ezkero ondorengo esteka bete mesedez.