Enjoy English

Urtero bezala Ikastolen Elkartearekin Enjoy English udaleku irekiak antolatu ditugu.

Enjoy English ikastolan antolatzen den udaleku irekia da, jatorrizko ingeles hiztunak gidatuta eta goizeko ordutegian burutzen da. Udaleku honek aukera ematen die ikasleei jatorrizko ingeles hiztunekin harremanetan jartzeko ekintza desberdinetan parte hartzen duten bitartean. Ekintzen artean jolasak, antzerkia, abestiak, kirolak, ipuinak, igerilekua, irteerak eta eskulanak topatuko ditugu, Ikastolen Elkarteak bereziki prestatutako programazio baten baitan.

DATAK:  Ekainaren 25etik uztailaren 12ra.

UDALEKUAREN EZAUGARRIAK: Ikastolan bertan antolatuko da, Usabalen. Goizeko 9:00etatik 13:00etara antolatuko da. 8 urtetik 12ra bitarteko ikasleentzat izango dira. 12-15 ikasleko taldeak osatuko dira.

PREZIOA: 280 euro 

Begiraleak ikasleen etxeetan biziko dira udalekuak irauten duen bitartean.Etxe horretako ikasleak dohainik izango du udalekua.

HELBURUAK

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea.
  • Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.
  • Jolasaren bidez aurrez aurreko komunikazioan eragitea.
  • Jolasaren bidez talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.
  • Jatorrizko ingeles hiztunak izango ditugula baliatuz, atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea.

Izena emateko ondorengo esteka bete maiatzaren 20aren aurretik.

 

Dirusarrera kontu hauetako batetan egin behar da, eta ordainagiriaurkola.anaje@laskorainikastola.eus helbidera bidali mesedez.

 Kutxa: ES31 2095 5081 99 1061290416

Euskadiko kutxa: ES 46 3035 0028 10 0280049311

Nafarroako Rural Kutxa ES67 3008 0156 4130 5831 2129 

Ondo izan