Euskaraz Bizi ludoteka

HH2tik  LH2 bitarteko ikasleentzat EUSKARAZ BIZI UDALEKU IREKIAK antolatu ditugu.

Uztailaren 1etik 24ra izango da.

LEKUA: Haur Hezkuntzan daudenak Sakramentinoetan eta Lehen Hezkuntzakoak Usabalen.

ORDUTEGIA: Goizeko 9:00etatik 13:00etara.

HAUR TXOKOA: Goizeko 08:00etatik 09:00etara Sakramentinoetan antolatuko dugu.

JANGELA: Jangela zerbitzua Sakramentinoetan eskainiko da. 15:00ak arte izango da. 15:00ak baino lehenago jasotzeko aukera izango da. Usabalen dauden ikasleak begiraleak lagundurik joango dira jangelara.

JOAN ETORRIAK: Nahi dutenak Sakramentinoetatik Usabalera begiraleek lagundurik joango dira. 

EKINTZAK: Egunero jolasak, eskulanak eta kirolak antolatuko dira. Asteazkenetan egun pasa antolatuko dugu. (HH2 eta HH3koekin hamabostean behin)

LH ko ikasleekin astean behin igerilekura joango gara

Izena ematea maiatzaren 20rako egin behar da ondorengo esteka beteaz. Izena eman dutenen gurasoekin bilera bat egingo dugu ekainean.

PREZIOAK: 

Ludoteka100 €                 

Jangela zerbitzua: 100 €              

Haur Txokoa: 50 €

Hamabostaldi baterako izena emateko aukera dago, kasu horretan erdia ordaindu behar da.

Dirusarrera kontu hauetako batetan egin behar da, eta ordainagiria  urkola.anaje@laskorainikastola.eus helbidera bidali mesedez.

Kutxa: ES31 2095 5081 99 1061290416

Euskadiko kutxa: ES 46 3035 0028 10 0280049311

Nafarroako Rural Kutxa ES67 3008 0156 4130 5831 2129

Ondo izan