Musikherria 2019

Maiatzaren 25ean, larunbatean, Musikherria festa antolatuko da Tolosan. Egun hontan  bazkari herrikoia izaten da Zerkausian eta Laskorain Ikastolak antolatzen dugu. Ateratzen den dirua, Ikastolak erabakitzen duen egitasmo bati eskaintzen diogu.

Aurten ere, gure ikastolarekin elkarlanean ari den GAUTENA (autisten aldeko elkartea) erakundeari bideratuko dizkiogu etekinak.

Egun honen antolaketarako ikasle, lankide eta gurasoz osaturiko taldea osatu behar dugu. Eskutitza honen helburua,  esku bat botatzera animatzea eta zuen inguruan jendea animatzea da.

Lanerako hiru lan talde osatu nahi ditugu:

1. Paella prestatu. 10:00 -14:00

2. Zerkausia prestatu eta bazkaria zerbitzatu: 13:30 - 17:00

3. Dena jaso 16:30 - 19:00

Izena emateko ondorengo esteka bete mesedez.

 

 

Fitxategia: