Ikastolaren eguna ekainaren 2an

Ekainaren 2an ospatuko dugu Ikastolaren Eguna. 

Goizeko 10:00etan bizikleta ibilaldiarekin hasiko dugu eguna.

Hamaiketakoa, jolasak, zirkoa, HHko ikasleen jaialdia, abesbatza, antzerkia, pailasoak, dantzaldia... eta gurasoek antolaturiko bazkariak osatuko dute egitaraua.

Bazkarirako txartelak salgai dituzue bi idazkaritzetan. Helduen txartelak 12 euro eta umeenak 6 euro balio du. Bazkari txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 24a izango da.

Mahaia erreserbatzeko aukera izango duzue, maiatzaren 27 edo 28an elkarren ondoan bazldaldu nahi duzuenon txartelak ekartu eta idazkaritzara ekarriaz.