Tolosaldea Lanbide Heziketara bisita

3. ebaluazioko azterketak bukatu berritan, BATX 1eko 21 ikaslek Tolosaldea Lanbide Heziketa bisitatu zuten.

Gertutik ezagutu zuten eraikuntza bera eta eskaintzen dituzten erdi eta goi mailako zikloei buruzko informazio zuzena jaso zuten, ordu eta erdiko saio batean. Geletan sartu eta ikasle eta irakasleak tailerretan, jardunean ikusteko aukera izan zuten; bertako ikasleak praktikan ikusi ahal izan zituzten, hain zuzen ere. Olatz Landa aritu zitzaien gidari lanetan eta bere ahotik entzun zituzten, eta interes handiz jarraitu, eskaintzen dituzten ikasketei buruzkoak: administrazioa eta informatika, automatizazioa eta robotika, elektrizitatea, soldadura eta galdaragintza.

Irteera, ORIENTAZIO programaren bigarren fasearekin lotuta dago, informazio teorikotik haratago, enpresa mundua bertatik bertara ezagutzeko parada eskaintzen baitzaie ikasleei.