MUGI festa antolatu dugu erdigunean

MUGI proiektua Tolosako hainbat ikastetxetako gazteak asteazkenero-asteazkenero adin nagusiko pertsonekin elkartzen dituen egitasmoa da. Gu Iurreamendiko aitona-amonekin ibiltzen gara, guztiok elkarrekin paseotxo ederra ematen dugu herrian.

Hasieran, luzaketak egin ohi ditugu elkarrekin (minik ez hartzeko!), eta, ondoren, bueltatxoa ematen dugu guztiok batera. Izerdi pixka bat bota ondoren, onena geratzen zaigu... Zerkausian zain izaten dugun hamaiketakoa, alegia!!

Urtean zehar  asteazkenero joan gara 9 bat ikasle aitona-amonekin paseatzera. Elkarrengandik ikasteko edo esperientziak partekatzeko aukera bikaina izateaz gainera, ikastolatik atera eta irribarreak sortzen laguntzeak asko poztu gaitu! Ikasturtearekin amaitzeko, azken festa antolatu genuen, Laskorain izan zen arduraduna.

Oraingo honetan, DBH2 ko ikasleak dantzan aritu gara eta hainbat irakasle musika jotzen!

Mila esker parte hartu zenuten ikasle zein irakasle guztiei gure herriko aitona-amonen bizitza hobea izaten lagundu baitugu denon artean!