Eskola Kirola

 

ASTE HONETAKO EGITARAUA >

URTEKO EGUTEGIA: BENJAMINAK

URTEKO EGUTEGIA: ALEBINAK

 

eskolakirola

Heziketa integral baten oinarrizko alderdietako bat, haurraren garapen fisikoa da. Ikastoalk ildo horretan ahaelgin guztiz lan egin nahi du kirol ekintzak bultzatuz eta landuz.

Eskola orduz kanpo ikastolan kirola egiteko aukera
Nahi duten ikasleek, sakontasun handiagoz landu ahal izango dute kirola, ikastorduz kanpoko ekintzen bidez.

Biziki gomendatzen dizuegu zuen seme/alabak ikastolako ekintza hauetan parte har dezaten ahalegina egin dezazuen, izan ere, modu horretan ikastola barruan egiten dugun lana indartu egiten dugu, euskaraz bizitzea posible egiten dugularik bai ikastolan, bai familian, bai kalean.

Ekintza hauek urrian hasten dira eta maiatza bitartean hedatzen dira.

 

Baldintzak

Kirol ekintza eta lehiaketa desberdinetan, ikastolaren ordezkaritza duten ikasle eta talde guztiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Kiroltasuna, besteekiko errespetua eta adiskidetasunezko giroa
  • Topaketa eta entrenamenduetan harreman guztiak euskaraz izango dira
  • Kirol topaketetan ikastolako kirol jantziekin parte

Baldintza hauetakoren bat behin eta berriz hausten bada, ekintza moztu egingo da.

 

Kirol eskaintzak eta entrenamenduak

HH5-LH1-LH2  Gipuzkoako Foru Aldundiak eskola kirola LH3.mailatik aurrera eskaintzen badu ere, ikastolan HH5. mailatik aurrerako neska-mutilentzako eskaintza propioa dugu.

KIROLA MAILAK EGUNA ORDUA LEKUA
Patinaia LH1etik aurrera Ostirala 17:30-18:30 Usabal
Gimnasia ritmikoa HH5-LH1-LH2 Ostirala 18:00-19:00

Usabalgo gimnasioa

Atletismoa LH1etik aurrera Osteguna 17:15-18:15 Berazubi

 

LH 3tik aurrera

Gipuzkoako Foru Aldunditik gidaturik, Eskola Kiroleko egitaraua eskaintzen dugu LH3.mailatik aurrerako neska-mutilentzat.

LH 3-4. mailetako neska-mutilentzat, kirol desberdinek osatzen duten kirol egitarauaprestatzen da. Honela, urtean zehar kirolez (saskibaloia, areto futbola eta eskubaloia) aldatzen joaten dira talde berdinean.

LH 5-6.mailetako neska-mutilentzat, bi kirolek osatzen duten kirol egitaraua prestatzen da. Honeal, areto futbola-eskubaloia edo areto-futbola-saskibaloia egitarauen artean aukeratu behar dute.

DBHko ikaslek urte osorako kirol jarduera aukeratzen dute.

Areto futboleko kasuan ikastolan bertan antolatzen dugu eta saskibaloia aukeratzen badute berriz TAKE elkartearekin dugun hitzarmenaren bidez bideratzen dugu.

Honetaz aparte, ikasturte osoan tenisean, patinajean eta atletismoan aritzeko aukera ere badute.

Batxilergoa eta ikasle ohiak

Laskorain Kirol Elkartearen bidez, areto futboleko maila desberdinetan taldeak ditugu:

  • Jubenil mailako mutil talde bat Gipuzkoa mailako txapelketan
  • Senior mailako neska talde bat Gipuzkoa mailako txapelketan
  • Senior mailako bi mutil talde:  Gipuzkoa mailako txapelketan eta bestea Euskal Herriko txapelketan

 Laskorain Kirol Elkartearen bloga ikusteko sakatu hemen >>