Haur Hezkuntza (0-6 urte)

Pertsona

jartzen dugu

proiektuaren erdigunean.

Eta pertsona horri

bere bizitzako esparru guztietan bera izaten,

bere burua kudeatzen

eta autoeratzen

                                                             lagunduko dion

                                                              hezkuntza eredua bilatzen dugu.

 

PEDAGOGIA

Gizarteko beharrei erantzuten dien proiektu kooperatibo euskalduna da Konfiantzaren Pedagogia. Pedagogi sistema berritzaile honek haurra jartzen du hezkuntza ibilbidearen erdian, eta heldua bidelagun bezala. Gaitasunez beteriko pertsona denez, konfiantzazko testuinguruak eskaintzen dizkiogu, ikas-irakaskuntza prozesua era egokian gerta dadin, umeak bere buruarengan eta besteengan konfiantza izan dezan, eta horrela berezkoak dituen gaitasunak garatu ditzan.

Haurrak garapen kognitiboa, soziala, afektiboa eta psikomotorea egin dezan, gure jardunak ondoko ezaugarriok ditu:

  • Manipulazioa
  • Esperimentazioa
  • Nork bere erritmoan lan egitea
  • Ikuspegi integrala
  • Senei egoki erantzutea
  • Adimen anitzak lantzea
  • Erritmo biologiko eta kognitiboak aintzat hartzea
  • Komunitatearekin lotura egitea
  • Kidetze ezberdinak eta adin nahasketak egitea
  • Talde erreferenteetan sendotzea
  • Ikaskuntza aktiboa ardatz izatea
  • Ebaluazio hezigarria praktikatzea

PROIEKTU BIDEZ

  • Haurren interesak eta nahiak kontuan izatea
  • Kidetze ezberdinak antolatzea
  • Familiek parte hartzea
  • Herriarekin lotura egitea
  • Inpaktu soziala ahalbidetzea
  • Adimen anitzen artekoa sustatzea
  • Erritmo ezberdinak errespetatzea
  • Ebaluazio hezigarria praktikatzea

ESPAZIOAK

  • Giro atsegina eragitea
  • Espazio zabalak, argitsuak eta goxoak eskaintzea
  • Gune komunikatuak antolatzea
  • Mikrotxoko banatuak eratzea
  • Adinaren arabera mailakatzea
  • Material eskaintza anitza egitea
  • Lotura afektibo berriak eraikitzen laguntzea
  • Adimen anitzei erantzutea

 

Argazki gehiago hemen.

PROFESIONALAK

  • Adimen Emozionalean adituak gara.
  • Haurra pertsona bakarra bezala ikusten dugu.
  • Familiekin gertuko harremana dugu.
  • Lan talde profesionala gara.
  • Etengabeko formakuntza da gure oinarria.
  • Zailtasunen aurrean laguntza eta konfiantza da gure leloa.

PSIKOMOTRIZITATEA

  • Haurraren alderdi motore, kognitibo, afektibo, emozional, sozial eta fisikoa garatzeko egiturak.
  • Profesional formatuek, psikomotrizistek, gidatuta.

KANPO ESPAZIOA

  • Adimen guztiei erantzuteko ideiatuta
  • Natur elementuekin harreman zuzena
  • Behar ezberdinak artatzeko prestatuta