Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

 2023/2024 ikasturteko egutegia Archivo:PDF file icon.svg - Wikipedia, la enciclopedia libre

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) da 12-16 urte bitarteko ikasleen etapa. Nerabezaroaren adin honetan, ikasleek heziketa prozesuaren parte bezala garatuko dituzte autonomia eta ardurak hartzea, haur izatetik heldutasunerako bidean. Ibilbide hau garatzeko Orientazio Departamentuaren laguntza eta aholkularitza dugu, gure ikasle guztiekin eta haien familiekin batera arrakastaz etapa bukatu ahal izateko.

1. zikloa

2024/2025 ikasturtean, DBH lehen eta bigarren mailatan hezkuntza-eredu berria izango dugu martxan. Gaur egungo hezkuntza-sistemak paradigma-aldaketa behar duela uste dugulako eta, ondorioz, eraldaketa prozesua jarri genuen abian duela urte batzuk.

Informazio zehatzagoa topatuko duzue hemen.

 

2. zikloaEKI Proiektua | Urretxu Zumarraga Ikastola | uzikastola.eus

Hirugarren eta laugarren mailatan, eta ikasmaterialei dagokienez, Ikastolen Elkarteak egindako EKI materialak erabiltzen ditugu arlo gehienetan: Gaztelera, Euskara, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak, Matematika, Fisika-Kimika eta Biologia-Geologia. Gainontzeko arloei dagokienez, irakasleek egokitzapen curricular eta metodologiko esanguratsuak egin dituzte EKIren pedagogiari jarraituz, beti ere, helburua izanik, edukiak irakaste hutsaren ordez, horiekin ikaslea zerbait egiteko gai izan dadila. Ikasle konpetenteak hezteko bidean, gainera, konpetentzia digitalak ezinbesteko garrantzia hartzen du, aldi berean uztartuta arloez gaindiko eta arloetako konpetentzia espezifikoekin.

 

Balioetan oinarritutako ikaslearen heziketa integrala bilatu nahian, DBHn beste hainbat proiektu garatzen dituzte gure ikasleek Laskorainen: