Lehen Hezkuntza

LH - AGENDA BIRTUALA

Pertsona jartzen dugu proiektuaren erdigunean,

eta pertsona horri bere bizitzako esparru guztietan bera izaten,

bere burua kudeatzen eta autoeratzen

lagunduko dion hezkuntza eredua bilatzen dugu.

 

GURE ILDO PEDAGOGIKOA KONFIANTZAREN PEDAGOGIA DA

Gizarteko beharrei erantzuten dien proiektu kooperatibo euskalduna da Konfiantzaren Pedagogia. Pedagogi sistema berritzaile honek haurra jartzen du hezkuntza ibilbidearen erdian, eta heldua bidelagun bezala. Gaitasunez beteriko pertsona denez, konfiantzazko testuinguruak eskaintzen dizkiogu, ikas-irakaskuntza prozesua era egokian gerta dadin, umeak bere buruarengan eta besteengan konfiantza izan dezan, eta horrela berezkoak dituen gaitasunak garatu ditzan.

Lehen Hezkuntza da Haur Hezkuntza osteko etapa, eta 6-12 urte arteko ikasleak hartzen ditu. Etapa horrek adin-tarte zabala hartzen duenez, 3 ziklotan banatzen da. Gure ikastolako ikasleek Sakramentinoetan hasten dute etapa hau, baina 3. ikasturtean Usabalgo egoitzara aldatzen dira eta han bukatzen dute Lehen Hezkuntzari dagokion aldia.

1.ZIKLOA

Pertsonaren garapena eta zaintza:

Etapa aldaketetan, haurrak egokitzapen ugari egin behar izaten ditu. Trantsizio hori ahalik eta leunena izateko ahalegina egiten da haurrak 1.mailara iristean. Familiarizazio jarduerak deiturikoak gauzatzen dira, inguruko helduekin eta testuinguruaren atxikimendu ziurra eraikitzeko.

Testuingurua:

-Espazio interkomunikatuak eta mikroespazioak erronken bidez ikasteko.

-Taldekatze malguak

-Hainbat taldekatze aukera, jarduera, erronka eta proiektuetan lan egiteko aukera eskaintzen duten altzariak.

-Plazerezko irakurketa, sormena eta arlo artistikoa lantzeko espazio eta denborak.

-Piktoidazketa, irakurketa-idazketa prozesuan lagun.

Irakaskuntza-ikaskuntza:

Ikaskuntza aktiboa da Konfiantzaren Pedagogiaren beste ardatzetako bat. Ikaskuntza aktiboa bermatzeko, lagungarri da honako baldintza hauek betetzea:

-Proiektuen bidez lan egitea, ikasleen motibazioa lehenetsiz (horretarako Txanela Proiektua egokitzen dugu).

-Familiei gelan lekua egitea.

-Matematika, material manipulatiboetatik abiatuta lantzea.

-Norbere interes eta gaitasunei lekua egiteko tailerrak.

-Gorputzari lekua egitea.

Etapako informazio gehiago hemen.

2. ETA 3. ZIKLOA

Datorren ikasturtean, azken urtetan bezelaxe hainbat hobekuntza pedagogiko egingo ditugu 3. 4.mailan Sakramentinoetatik datozen ikasleen ibilbideari koherentzia emateko asmoz. Gaur gaurkoz, proiektuetan oinarritutako irakaskuntza/ikaskuntza da gure ardatza.

Konfiantzaren pedagogiak Ikastolan duen ibilbideari jarraipena eman eta DBHrekiko lotura egiteko eraldaketa pedagogiko integral batean murgilduta gaude, 2024/2025 ikasturtean LH5. mailan hasi eta urtez urte ikasmaila berri batera zabalduko dena, hezkuntza eredu berria gelaratuz. Eredu berri honek gure pertsona ereduari erantzutea du helburu, ikasleak bere osotasunean heziz.

 

 

 

2023 - 2024 ikasturteko egutegia hemen:

Lehen Hezkuntza