Ikastolaguna

BA AL DAKIZU ZER DEN IKASTOLAGUNA EGITASMOA?

2018/2019 ikasturtean martxan jarri dugun ekimena da. Ikastolako komunitatearen baitan, gure ikasleen etorkizunera begira laguntzen aritzeko prestutasuna adierazten duen hori da Ikastolaguna. Batxilergoko orientazioan bidelagun diren guraso, ikasle ohi, irakasle zein adiskideak izan daitezke Ikastolagun.

Izan ere, jakina da gure ikasleek euren etorkizuna irudikatzea ez dela lan erraza izaten eta ondorioz, ezinbestekoa dela ahalik eta informazio, esperientzia,orientabide egokienak eta anitzenak ezagutzea.

Horrexegatik  Laskorain Ikastolak familien  zein ikasle ohien laguntza ezinbestekoa du. Ikasleen bidelagun izateko aukera izanik, Ikastolari nork bere  ekarpena egiteko aukera du, hitz batez esateko, IKASTOLAGUNA izatekoa.

Zuk ere Ikastolagun izan nahi baduzu, eskertuko genizueke honako galdetegi hau erantzungo bazenu, beti izango baita orientazio-mintegi, mahai-inguru edo eta lantegietarako bisitak antolatzeko aberasteko aukera guztion partaidetzarekin.

Aldez aurretik, eskerrik asko, Ikastolagun!