Jangela

 

HAU DA GAURKO MENUA: 2024 APIRILA

 

 

Atsegina eta goxoa

Ikastolako jangelak (Sakramentinoetan eta Usabalen) zabalik daude ikastolako ikasle eta langileentzat ikasturte osoan zehar.

Multzo handienak egunero erabiltzen badu ere, bada aukera egun soltetan erabiltzeko ere. Horretarako idazkaritzan hartu behar da bazkari txartela egun bat lehenago.

2017 urtetik aurrera Sakramentino berrietan, sukalde industrial bat egin genuen eta ordutik jangelan jaten dugun guztia ikastolan bertan prestatzen dugu.

Antolaketa berrian 2 urteko haurrek bere jangela propioa dute, eta 3 urtekoek ere beste jangela bat dute.

Jangelako langileak “Kukubil” enpresakoak dira eta bazkal ondorena ere beraien bidez antolatzen da. Adinaren arabera banatzen dira eta antolatzen dira saioak: siesta, Gela lasaia, abesbatza, yoga, tailerra, zeramika, antzerkia,  jolaslekua, xakea, eskulan tailerra...

Uztaileko ludotekan jangela zerbitzua eskaintzen da eta Gabonetako eta Aste Santuetako oporretan ikasle kopuru minimo batek izena emanez gero irekitzen da jangela.