Lehen Hezkuntza

Pertsona

jartzen dugu

proiektuaren erdigunean.

Eta pertsona horri

bere bizitzako esparru guztietan bera izaten,

bere burua kudeatzen

eta autoeratzen

lagunduko dion

hezkuntza eredua bilatzen dugu.

 

GURE ILDO PEDAGOGIKOA KONFIANTZAREN PEDAGOGIA DA

Gizarteko beharrei erantzuten dien proiektu kooperatibo euskalduna da Konfiantzaren Pedagogia. Pedagogi sistema berritzaile honek haurra jartzen du hezkuntza ibilbidearen erdian, eta heldua bidelagun bezala. Gaitasunez beteriko pertsona denez, konfiantzazko testuinguruak eskaintzen dizkiogu, ikas-irakaskuntza prozesua era egokian gerta dadin, umeak bere buruarengan eta besteengan konfiantza izan dezan, eta horrela berezkoak dituen gaitasunak garatu ditzan.

Lehen Hezkuntza da Haur Hezkuntza osteko etapa, eta 6-12 urte arteko ikasleak hartzen ditu. Etapa horrek adin-tarte zabala hartzen duenez, 3 ziklotan banatzen da. Gure ikastolako ikasleek Sakramentinoetan hasten dute etapa hau, baina 3. ikasturtean Usabalgo egoitzara aldatzen dira eta han bukatzen dute Lehen Hezkuntzari dagokion aldia.

1.ZIKLOA

Pertsonaren garapena eta zaintza:

Etapa aldaketetan, haurrak egokitzapen ugari egin behar izaten ditu. Trantsizio hori ahalik eta leunena izateko ahalegina egiten da haurrak 1.mailara iristean. Familiarizazio jarduerak deiturikoak gauzatzen dira, inguruko helduekin eta testuinguruaren atxikimendu ziurra eraikitzeko.

Testuingurua:

-Espazio interkomunikatuak.

-Hainbat taldekatze aukera eskaintzen dituzten altzariak.

-Plazerezko irakurketarako espazio eta denborak.

Irakaskuntza-ikaskuntza:

Ikaskuntza aktiboa da Konfiantzaren Pedagogiaren beste ardatzetako bat. Ikaskuntza aktiboa bermatzeko, lagungarri da honako baldintza hauek betetzea:

-Proiektuen bidez lan egitea, ikasleen motibazioa lehenetsiz (horretarako Txanela Proiektua egokitzen dugu).

-Familiei gelan lekua egitea.

-Matematika, material manipulatiboetatik abiatuta lantzea.

-Norbere interes eta gaitasunei lekua egiteko tailerrak.

-Gorputzari lekua egitea.

Etapako informazio gehiago hemen.

2. ETA 3. ZIKLOA

Datorren ikasturtean, 2018/2019an, hainbat aldaketa pedagogiko egingo ditugu 3. 4.mailan Sakramentinoetatik datozen ikasleen ibilbideari koherentzia emateko asmoz.  Gaur gaurkoz, lehen zikloan bezala, Lehen Hezkuntza osorako pentsatutako Txanela proiektua darabilgu 3. eta 4. mailetan.

Azken zikloan, aldiz, DBHrekiko lotura eginez, EKI proiektua darabilgu arlo tronkal guztietan: Gaztelera, Euskara, Ingelesa, Ingurunea eta Matematikan. Proiektu honek DBHrako zubilana egiteaz gain ikasle konpetenteak heztea du helburu eta konpetentzia digitalek ezinbesteko garrantzia hartzen dute.