Urteko batzar nagusia

Urteko Ohiko Batzar Orokorrera dei egiten dizut, Euskal Herria plazako TOPICen burutuko dugunera. Batzar hau abenduaren 11an, osteguna, izango da arratsaldeko 19:00etan hirugarren deialdian. (lehen deialdia 17:30ean eta bigarrena 18:00etan).

 

    Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

 

1.     Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.

2.     Aurreko urteko aktaren berri eman.

3.     Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan eta Gurasoen lan-batzordeak

4.     Ekonomia:

·       2013-2014 Balantzea eta 2014-2015 aurrekontua.

·       Kuotak eta finantzazio iturriak

5.     Irakaskuntza:

·       2013-2014 emaitza klabeak

·       2014-2015 Urteko plana: proiektuak eta helburuak

6.     Galdera eta eskeak