Kanbokoak ikastolara datoz

DBH 1eko ikasleekin egiten den XALBADOR – LASKORAIN trukea martxan da aurten ere.

Gureak bertan izan ziren otsaielan eta orain beraiei dagokie bisitan etortzea, Martxoak 25etik 27ra bitartean gure artean izango ditugu. Kanboko ikasleak gureen etxeetan izango dira eta egunez ekintza ugari egin ahal izango dituzte. Hemen dituzue egonaldiaren egitaraua eta ekintzak:

  • Martxoak 25, asteazkena
    • Arratsaldean harrera, ikastolako Areto Nagusian
  • Martxoak 26, osteguna
    • Tolosa ezagutzen
    • TOPIC-era (Txotxongilo museora) bisita eta tailerra
    • Arrauna
    • Herri kirolak
  • Martxoak 27, ostirala
    • Tolosa ezagutzen
    • TOPIC-era (Txotxongilo museora) bisita eta tailerra
    • Arrauna
    • Herri kirolak
  • Agurra ekitaldia, ikastolako Areto Nagusian
  • Etxeetara bazkaltzera 12:30ak aldera
  • 13:45 Ikastolara itzuli

Ondoren, Kanbotarrak autobusez abiatuko dira.