Liburuaren Eguna Ikastolan

Liburuaren Eguna gogoan izan dute Laskorain Ikastolan hainbat ekitaldi burutuz ziklo desberdinetan.

LH 1. zikloko ikasleek ipuinak irakurri dizkiete euskaraz HHko ikasleei. 

LH 2. eta 3. zikloetan eta DBH 1. zikloan hainbat ikaslek hizkuntza desberdinetan ipuin irakurketak egin dituzte megafoniaz. Hauek izan dira entzun diren hizkuntzak: ingelesa, txinera, katalana, arabiera, portugesa, poloniera, gaztelera, nederlandera, frantsesa, alemana eta euskara. 

Hainbat mailatan liburuak irakurtzeko tartea izan dute egunean zehar. 

Argazkian, hizkuntza desberdinetan irakurri dituzten ikasleak.