Mattin (DBH 4), On Zientzia sarietan irabazle!

Berri on batekin gatozkizue oraingoan. Gure ikasle den Mattin Zeberio Larrazak, ON zientzia bideo-lehiaketan GAZTE saria (18 urtez azpikoentzat) eskuratu du.
Oroimenari buruzko lan ikusgarria duzue, %100ean berak sortua eta ekoiztua. Artixta paregabea dugu Mattin, sortzailea, ekintzailea eta dibulgatzaile aparta. Ez da erraza izaten zientziari buruzko gaiak modu ulerterrez eta erakargarrian azaltzea. Gure Euskal Punset.

Hemen duzue bere lana, benetan ikusgarria. Zorionak Mattin!