Galtzagorri lehiaketaren irabazle

Ikastolako Oier Urkiolaren selfiak irabazi du Lehen Irakurleak kategorian "Guk irakurtzen dugu, eta zuk?" lehiaketa.

Liburu baten inguruan egin beharra zegoen selfie-a eta Oierrek Begoña Ibarrolaren "Lata baten gorabeherak" aukeratu zuen, "Batez ere ikastolako jaialdian liburu honen antzerkia egin genuelako eta oso ondo pasa nuelako. Eta baita ere, ipuinean protagonista  latak izan dituen abentura eta erabilera  ezberdinengatik.  Lata dirua jasotzeko, zuhaitz bat landatzeko, arkatzak jasotzeko erabili dute eta azkenean… tren batean bihurtuta amaitu duelako." esan digu Oierrek.

Zorionak Oier!!


Argazki irabazlea