Bizipoza

Igandean, BIZIPOZAREN JAIA antolatu zen Tolosan.

Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak urtero herri ezberdin batean antolatzen duen jaia da hau. ILGE, behar bereziak dituzten haurren eta haien familien bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten duten kolektiboei proiektu eta egitura egonkor batekin erantzuteko ahalegina da, behar afektiboak eta materialak asetzen eta haien eguneroko errealitatea gizarteratzen lagundu nahi die.

Tolosako eragile ezberdinak lanean aritu gara egun hau borobil atera zedin eta egia esan, oso gustura geratu gara egunak emandakoarekin.

Egun osoko egitaraua izango zen, Irrien Lagunen ikuskizunekin, ILGEko elkarteetako tailer eta erakustaldiekin, puzgarriak, banda, txaranga… ez zen ezer falta izan.

Laskorain Ikastolak Zerkausian prestatu eta zerbitzatutako paella goxoarekin asetu ziren bertaratutako 900 lagun!

Hemendik eskerrik beroenak, Ikastolak hartutako konpromezua betetzen lagundu zuen guraso, langile eta ikasle taldeari. Biba zuek!