BATX2koak Aranburu Jauregian

Azaroaren 18an, Batxiler 2. mailako ikasleak Aranburu Jauregian izan dira Gure Xabiertxo erakusketan. Hellburua izan da jabetzea zein neurritan izan den Tolosa erreferente nagusi gerra aurretik hasita euskararen normalizazioan. Berpizkunde garaiko Euskaltzaleak taldean elkartu ziren kideen artean tolosar asko baitziren eta ordura bitarte euskarak urratu gabe zituen eremuetan lan garrantzitsuak egin baitzituzten. Guztien artean bat aipatzekotan,  erakusketaren ardatz dena, aurten 90 urte betetzen diituen Xabiertxo eskola liburua, zeina pentsamolde pedagogiko berritzailearekin  Ixaka Lopez Mendizabalek ikastoletako haurrek erabiltzeko sortu baitzuen.
Datorren hilabetean, euren herria erakustearekin batera,  horren guztiaren berri emango diete gure ikasleek Durangoko Ibaizabal eta Baionako Etxepare ikastoletako Batxilerreko ikasleei egitekoa duten bisitan.