Nyckelharpa instrumentua

Pasa den ostegunean, LH2ko ikasle eta irakasleek, nyckelharpa izeneko instrumentu berezia ezagutu eta entzuteko aukera izan genuen. Xabier Zeberoi musikari eta ikastolako gurasoa, gure artera etorri zen musika tresna eder hau esku artean hartuta. Erdi Aroa gaia lantzen ari garen honetan, garai horretako den Suediako instrumentu hau aurkeztu zigun Xabierrek. Jakina, zenbait abesti entzuteko aukera ere izan genuen.
Mila esker Xabier.