Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Aurten ere , abenduaren 24ean, Olentzero eta Mari Domingi Izaskundik  etorriko dira Tolosara, eta LH3tik LH6ra arteko gure neska-mutilek parte hartuko dute.

17:30ean, Olentzero eta Mari Domingi Santa Klaran itxarongo ditugu. Beraiekin elkartu ondoren ibilbidea jarraituko dugu kalejiran, trikitilariekin, antortxekin, kriseiluekin…

Ibilbide hau egingo dugu : Santa Klara -  Plaza Zaharra - Kale Nagusia - Gorriti - Rondilla - Euskal Herria enparantza - Zerkausia

Euskal Herria plazan Udaberriko haurrek dantza egingo dute.

Ibilaldiaren amaieran, haurrek Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dute zerkausian. 

Parte hartzen duzuenok, merienda izango duzue Kultur etxean. 19:30ean bukatuko da.