Gipuzkoako txapeldun eta txapeldun ordeak

Otsailak 14 Igandea, Gipuzkoako Kross Txapelketa ospatu zen Legazpian eta taldeka lehenengo eta bigarren postuak irabazi zituzten gure ikasleek. Infantil mailako gure ikasle diren Jon Estarbe,Aimar Oiarbide, Unax Odriozola eta Alain Odriozolak lehen postua lortu zuten. Alebin mailako Asier Arteaga, Elur Urkola, Unax Olano eta Manex Esnaolak berriz bigarren postua. Gainera bi aste barru ospatuko den Euskadiko txapelketara joateko aukera ere irabazi dute eta bertan izango dira.

Zorionak guztioi!