Peter Roberts

DBH4ko ikasleek Peter Roberts mimo eskoziarraren emanaldiarekin gozatu eta aldi berean hausnartzeko aukera izan zuten astearte goizean ikastolako areto nagusian. Iñauterien atarian, alkoholaren gaia modu dinamiko eta partehartzailean jorratu zuten, alkoholaren eraginpean  gidatzen dutenen biktima gehienak gazteak direla gauza jakina bada ere, ikasleak harrituta gelditu ziren, gidari izan gabe, beren buruak biktima izan daitezkeela ohartaraztean. Peter Roberts berak aipatu bezala “56 mila biktima urtean asko da, baina biktima bakarra ere beti da gehiegi”. Robertsek ikasleen atentzioa lortu zuen eta oholtza beraiekin konpartitu emanaldiaren zenbait momentutan. Urteak darama Peter Roberts Laskorain bisitatzen eta hurrengo urterako ere ateak zabalik izango ditu.