Pintxo lehiaketa

Datorren igandean, martxoaren 13an, KAZKABARRA taldeko begiraleak “ pintxo lehiaketa” antolatu dugu DBH 1-2ko ikasleentzat. Bertan, elikagai desberdinak izango dituzue zuen gustuko pintxoak egiteko. Horretarako, arratsaldeko 16:00tan elkartuko gara ikastolan eta orduan egingo ditugu pintxo goxo hauek.

Epai mahaiak baloratuko ditu pintxoak zaporea, itxura, sormena … kontuan izanik. Pintxorik onena egiten duenak sari potolo bat izango du. Baina lasai, sari gehiago ere egongo dira!

Horretarako, mesedez, ostirala baino lehen izena eman ondorengo estekan eta 3 euro ekarri ostirala baino lehen ikastolara guk materiala eskuratu ahal izateko .

https://docs.google.com/forms/d/1PE2-AM6hApfdyegoFbCj7OatmDrMCFQkIEKp8-5...

Ez galdu aukera ezin hobe hau eta gogotsu etorri!

 Mila esker eta igandean elkartuko gara. Joan ideiak pentsatzen!

                                                                                                                               Kazkabarrako begiraleak