Bretoiekin trukea

11 urte joan dira bretoieraren normalizaziorako lana egiten duen murgiltze ereduko Diwan eskola batekin frantsesa eta gaztelera ikasten duten DBH 4ko ikasleen artean trukea egiteko aukera etorri zitzaigula.

Aurtengoan ere, iritsi da garaia gure ikasleek, Finisterre lurraldeko bazterrak ezagutu bidenabar, familia bretoietan murgiltzeko, haien bizibidea ezagutzeko eta frantsesez komunikatzeko aukera ezezik, bertako hizkuntza minorizatuaren berri ere izateko.

Martxoaren 9tik 17ra egiten ari diren egonaldian, askotariko kultur- eta aisialdi-ekintzak egiteko aukera izango dute eta aurreko urteetan bezala, esperientzia bikaina izatea espero dugu.