Memoriaren plazan

Martxoaren 15ean DBH 4ko ikasleak beren tutoreekin Tolosako Triangelu plazan kokatuta egon zen Memoriaren Plaza erakusketarako karpa ibiltarian parte hartu zuten. Bertan azken hamarkadetan Euskal Herria odolustu duen biolentziaren hainbat biktimaren testigantzak jasotzeko aukera izan zuten eta, era berean, bertoko dinamizatzaileen eskutik gogoeta egiteko parada. Esan beharra dago arreta handiz jarraitu zituzten azalpenek zer pentsa eman zietela, ondoren azaldu zituzten ideiei erreparatuz gero