Kanboko ikasleak gurean

Laugarren urtez, Kanboko ikastolako DBH 1. mailako 90 ikasle eta 5 irakasle izan dira aste honetan asteazkenetik ostiralera Tolosan, bi ikastetxeen artean antolatutako trukean. Helburu ludiko-kulturalak ditu ekintza honek: Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasleen arteko harremanak estutu eta bi aldeetako euskaldunak, euskara eta bizimoduak ezagutu. Arraun egiten, Tolosa ezagutzeko pista jokoan, Topic museoko erakusketa ikusten eta tailerrean eta herri kirolak praktikatzen aritu dira, etxeetan familian bizitzearekin batera. Datorren apirilaren 27tik 29ra bisita itzuliko diete DBH 1eko gure ikasleek kanbotarrei.