Liburu eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna izanik, hizkuntza desberdinetan irakurraldiak egin dituzte LH eta DBH 1-2ko ikasleek megafoniaz.

Guztira 13 hizkuntza desberdinetan hitz egiteko gai diren ikasleak elkartu dira: txinera, arabiera, ukraniera, poloniera, holandesa, alemana, frantsesa, ingelesa, portugesa, katalana, galegoa, gaztelera eta euskara.

Ekintza honekin ikasleak irakurtzera bultzatzea zen helburua.