Xabiertxok idatzi digu

Kaixo Xabiertxo naiz.

Gaur, apirilaren 11, nire aitaren, Ixaka Lopez-Mendizabalen, urtebetetze eguna da.

Dakizuenez, Tolosan izan nintzen abenduan eta bertan Laskorain ikastolako neska-mutilak ni ezagutzera etorri ziren; aitak 1923an sortu ninduenean ez zuen pentsatuko berehala 2016ean gaztetxoek nire berri jakingo zutenik. Hori erakustearren, batetik, argazkiak eta, bestetik, 12-16 urtekoek niri egindako marrazkiak oparitu dizkiot. 20151201_091631.jpg

Gainera, abenduaren 3an, ikastolan, emozioz beteriko omenaldi xume eta hunkigarri bat egin zioten eta bertan ateratako bideotxoa eraman diot.

Hau dena gutxi balitz, Ikastolako Batxilergoko eraikuntzako sarrerako argazki bat eraman diot, bertan, Ixaka ikastolara bisitan etorri zen batean ateratako argazkia dago, betirako ikastolan.

Neska-mutilek euskaraz bizi eta ikas zezatela zen nire aitaren helburua eta, opariak ikusi zituenean, izugarrizko emozioa sentitu zuen bere helburu hori oso ongi betetzen ari zela ikusita. Laskorain ikastolari zorionak eta eskerrik beroenak emateko esan zidan, baita, jarraitzeko lanean oso ongi ari baitzarete.

Nik, Xabiertxok, Lopez-Mendizabaldar guztien izenean, Laskorain ikastolari eskerrak eman nahi dizkiot bihotz-bihotzez.

itsaso alobso 2.jpg