Lanbide Heziketara bisitan

Ikasturtean zehar Teknologia arloan landu dituzten hainbat gai era praktikoan jorratzeko aukera izan dute ikasle hauek. Baita ezezagunak dituzten hainbat makina ezagutu eta manejatu ere.
Goiz osoko jardunaldia izan dute Tolosaldea LHI-n. hiru taldetan banatuta tailer diferenteetatik pasa dira: etxeetako instalazio elektrikoen tailerretik, mekanizatuko tailerretik eta galdaragintza tailerretik. Tailer bakoitzean ordu eta erdiko saioa egin dute. Horrela, etxe bateko instalazio elektrikoan dauden banaketa kaxetan kableak sartuz txirrinak eta bonbilak pizteko zirkuituan muntatu dituzte. Bestalde, tornu manuala manejatu dute pieza bat mekanizatzeko, zenbakizko kontroleko eta CAD-CAM bidezko makina erremintak lanean ikusi dituzte. Azkenik, txapa bat moldatu dute diseinutik hasita plegatuz edo beste bat kurbatu hodia gero soldatzeko.
Eskerrik beroenak hori dena posible egin duten Tolosaldea LHIko irakasle eta zuzendaritzako kideei. Hurrengo ikasturtean errepikatuko dugu.