Zumardi proiektua

Tolosaldeko Eskola Kirolean Zumardi proiektua jarri da martxan eta hauxe da zuentzako bidali diguten mezua: 

"Tolosaldeko Eskola Kirolean, egitasmo berri bat jarri nahi dugu martxan. Natura, hezkuntza eta kirola elkartzen duen ZUMARDIA PROIEKTOA. Ekimen honen bitartez, Maiatzako larunbatetan, piraguismo, orientazio eta eskaladako jarduerak eskainiko dizkiegu LH3 eta LH4ko ikasle guztiei.

Topagunea: Tolosako Zumardi handiko sarrera.
Egun bakoitzean kirol bat ezagutuko dute. (Piraguismo, eskalada edo orientazioa)
Larunbata bakoitzean saio bakarra izango dute. Iraupena: 1h 30

ZUMARDIA proiektuaren xehetasunen berri emateko datorren ostegunean Maiatzaren 5ean, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan (Haur Liburutegiaren azpian), bilduko gara arratsaldeko 18:00etan eta 19:00etan."