LH4-koak Beiren

Pasa den astean Beiren izan ginen LH 4-koak. Ostegun goizean joan eta ostiral arratsaldean bueltatu ginen. Ostegunean, bazkaldu eta gero, baratzean aritu ginen jo eta su: letxuga batzuk landatu, zainzuriak atera...; gauean, berriz, afalostean, gaubela izan genuen: lehenik eta behin, aterpetxetik atera eta Beire inguruan gertatutako kondaira bat kontatu ziguten eta, ondoren, aterpetxean bertan, diskoteka egin genuen. Ostiral goizean, maletak egin eta gosaldu ondoren, tipi-tapa, tipi-tapa, Beireko jauregira joan ginen. Ikusgarria benetan! Handik aterpetxera autobusean bueltatu ginen. Bazkaldu, taldeko argazkia atera eta bueltan Tolosara. Bi egunetan, jolas librerako momentuak aprobetxatuz, jolas oso kurioso batean ibili ziren asko eta asko. Horrela hasten da jolasaren abestia: "Urtxintxaren jokoa da, ezkuta ezazu eskua, bestela...". Zer jolas den? Galdetu, galdetu zuen seme-alabei!!!