Musikherria: antolaketa gure esku

Tolosako Udalak, MUSIKHERRIA izeneko festa antolatuko du maiatzaren 28an (larunbatean). Musikari eta musikazaleen bilgunea izango den egun honetan Zerkausian Herri bazkaria izango da.

Bazkariaren prestaketa Ikastolako kideen esku izango da eta bertan ateratako dirua, GAUTENA (Gipuzkoako Autismo elkarteren) alde bideratua izango da.

Bazkari txartelak Xirimiri, Orbela eta Ikatza tabernetan edota ikastolan bertan salduko ditugu, (helduak 12 eurotan eta 14 urtez beherakoak 6 eurotan).

Gure helburua ahalik eta jende gehien biltzea da, Elkarteari laguntza eta babesa eskaintzeko.

Bazkariaren antolaketan esku bat botatzeko prest zaudetenak (mahaiak jarri, paella egin, bazkaria serbitu…), aste honetan  izena ematera animatu nahi zaituztegu.

Hiru lantalde antolatu ditugu:

- 1. taldea: Gauzak eraman eta paella prestatu (10:00 - 14:00)

- 2. taldea: Zerkausia antolatu eta bazkaria serbitu (13:30 - 17:00)

- 3. taldea:  Dena jaso (16:30 - 19:30)

 
Izena emateko ondorengo esteka bete mesedez: