Uztaileko eskaintza

Uztailaren 4tik 29ra EUSKARAZ BIZI UDALEKU IREKIAK antolatu ditugu.

Norentzat: Eskolaurretik hasi eta Lh 2. maila bitartekoentzat.

Non: HAUR HEZKUNTZA egin dutenak SAKRAMENTINOETAIN  eta LH1 eta LH2 egin dutenak  USABALEN.

Ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:00etara.

  • Haur Txokoa: Taldea osatuz gero, goizeko 08:00etatik 09:00etara Sakramentinoetan antolatuko dugu.
  • Jangela:  Taldea osatuz gero, jangela zerbitzua eskainiko da Sakramentinoetan. 15:00ak arte izango da.(15:00ak baino lehenago jasotzeko aukera izango da)
  • Joan etorriak: Familia bereko seme-alabetako bat Sakramentinoetan eta bestea Usabalen duzuen familiek, bi seme-alabak Sakramentinoetan utzi eta jasotzeko aukera izango duzue. Hauek, nahi izanez gero, begiraleek lagundurik  egingo dituzte joan etorriak.

EKINTZAK:

Egunero jolasak, eskulanak, kirolak, festak… antolatuko dira.

Eskurtsioa: Astean behin eskualdeko herri batetan egun pasa antolatuko dugu.

LH mailetako ikasleek astean behin ingeles saioa eta igerilekua izango dituzte

Izena emateko ondorengo esteka bete mesedez:

https://docs.google.com/forms/d/1KcuCnl5FYaFU5Q0g73LZ0V5oB7Z1epE-nV4U2KAQWu0/viewform

Izena ematen duten neska mutilen gurasoekin bilera bat antolatuko dugu.

PREZIOA: Ludoteka: 100 €                  Jangela zerbitzua: 100 €              Haur Txokoa: 50 €

(hamabostaldi baterako izena emateko aukera dago, kasu horretan erdia ordaindu behar da)

Dirusarrera kontu hauetako batetan egin behar da, eta ordainagiria urkola.anaje@laskorainikastola.eus helbidera bidali mesedez.

 Kutxa: ES31 2095 5081 99 1061290416

Euskadiko kutxa: ES 46 3035 0028 10 0280049311

Nafarroako Rural Kutxa ES67 3008 0156 4130 5831 2129

“Do Re Ni” eta “Jokoz barru” proiektuak

 Euskaraz Bizi udaleku irekiez gain, HH3tik LH2rako neska-mutilek eskaintza berri bat izango dute aurtengo udaran.

 “Do Re Ni” eta “Jokoz barru” proiektuak eskainiko ditugu ikastolan bertan. Egitasmo honen inguruko informazioa asteazken honetan, maiatzaren 18an, 18:00etan Sakramentinoetako egurrezko etxean jasotzeko aukera izango dugu proiektuaren arduradunaren eskutik.

 “Do Re Ni” edo “ Jokoz barru” proiektuetan parte hartzeko, izen-ematea zuzenean atxikitua duzuen informazio orriaren bidez egin behar duzue. Kontutan hartu plaza mugatuak direla.

 Bi egitasmoa hauetako batean izena eman dutenek, Euskaraz Bizi udaleku irekietako Haur Txoko eta jangela zerbitzua erabili ahal izango dituzte.Horretarako,urkola.anaje@laskorainikastola.eus helbidera email bat bidali behar duzue