Agenda 21 / Ingurumenaren eguna

Urtero bezala, Tolosaldeko ikastetxeak Trianguloan elkartu gara ingurumen topaketen baitan prestatu diren ekintzetan parte hartzeko. LH3. mailatik DBH 4. maila bitarteko ikasleak mailaka bildu dira eta kontsumoaren inguruan ekintza ezberdinak egin dituzte. Ondoren hamaiketako goxo batekin bukaera eman diogu. Argazkiak Bestalde, igandean, ekainak 5, Nazioarteko Ingurumenaren Eguna da eta Alkizan egingo diren ekitaldietara gonbidatzen zaituztegu: ibilaldi txiki bat eginez Tiritatxo eta Largabista Irrien lagunekin inguruak ezagutu, ikuskizuna plazan, Trianguloan egin zituzten lanen erakusketa, tailerrak, produktuen dastaketa… Autobus bereziak egongo dira kotxea etxean utzi nahi duenarentzat; 9:50ean eta 11:10ean Tolosatik eta itzulerarako, 13:30ean eta 14:40ean Alkizatik.