Txotxongiloak inmakuladan

Urtero moduan, Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleek gonbidapena luzatu digute euren ikastolan txotxongilo emanaldiaz gozatzeko. Jakina, HH 3, 4 eta 5 eko haurrak pozik joan dira ikuskizunera. Imnakuladako ikasleek, irudimen handiarekin sortutako istorioak, eurak egindako txotxongilo eta eszenatokiak erabiliz plazaratu dute euren lana. Istorio dibertigarri eta ederrak ikus-entzuteko aukera izan dute, beraz, gure haurrek. Eskerrik asko gonbidapenagatik eta hurrengo urtean ere, nahi izanez gero, hantxe izango gara!