Euskaraz Bizi lehiaketa

Ba al dakink? lehiaketako finalak jokatu dituzte LH 3. mailatik 6. mailara. Lehiaketa Euskal Herriko geografia, historia, kirola eta kulturari buruzko galderez osatuta izan da. Irabazleak hauek izan dira: LH3n Iban Arrospide, LH 4n Oier Urkiola, LH 5ean Ekaitz Beraza eta LH 6n Martxel Iztueta.