Nafarroa Oinez 2016

Historikoa egin nahi dute aurtengo Oineza. Historikoa, lehen aldia delako bi ikastolak, elkarrekin, antolatzen dutena. Eta historikoa, itzelak direlako bi ikastola hauek dituzten beharrak.

Ikastolakide guztien beharra dute antolatzaileek. Beharra, jarri dituzten helburuak bete ahal izateko, Eta beharra, egin beharreko lana ere ez delako txikia. Ikastola komunitate txikiak dira Vianako eta Lodosako ikastolak, eta borondate handia duten arren, ez dira aski egunean egin beharreko lan guztiari aurre egiteko. Horregatik, boluntario bila dabiltza oraindik, eta gainontzeko ikastoloi laguntza eskatu digute.

Boluntario lanetan aritu nahi dutenek aski dute helbide elektroniko honetara idaztea pertsonala@oinez2016.ikastola.eus eta esatea bakarka edo taldean doazen, eta zenbat lagunek osatzen duten taldea, baita zer egiten lagundu nahi duten adieraztea ere.

Eskerrik asko, eta igandean, Vianan, elkar ikusiko dugu!