Bretoiak gure artean

Urtero bezala, Tolosako Laskorain ikastolan ditugu Brest inguruko Diwan kolegioko 45 ikasle DBH 3 eta 4ko Frantseseko ikasleekin trukean.

Gure artean izango ditugun aste honetan zehar. Gaztelera praktikatzearekin batera, Tolosan, oro har, eta familietan, bereziki, euskarak duen errotze maila ezagutzeko aukera izango dute.

Truke honetan Gaztelera eta Frantsesa lantzea helburu nagusi izanik, bestelako helbururik ere badugulako: herri izaera ematen digun adierazlerik nagusiena hizkuntza dugula ohartaraztea gaztetxo hauei, izan bretoi, izan euskaldun. 

Udaberrian jasoko gaituzte bueltan euren etxeetan.

Ohi bezala, bikain ibiliko ahal dira!