Ustaritzeko Ikastolakoekin

Ustaritz eta Tolosa  senidetuak daude, eta hartueman hori indartzeko asmoa dago herri mailan, beraz aukera paregabea iruditu zaigu bi ikastolen arteko harremanari ekitea.

Ustaritzeko Ikastolako neska-mutilak Tolosan izan ditugu 3 egunez, eta Tolosa eta tolosarrak ezagutzeaz gain, asteartean  Ustaritzeko ikastolako lagunekin topaketa polita bizi izan genuen Laskoraingo LH 4. mailako ikasleak.

Leaburura oinez joan ginen eta bertan Ustaritzeko lagunekin jolas ezberdinak egin genituen.

Elkar ezagutzeko aukera polita izan genuen, eta ikasturtean zehar harremanetan jarraitzeko asmotan agurtu ginen, udaberrian beraien herria ezagutzeko aukera berri bat sortzeko ideiarekin.

Topaketa honekin, ondo pasaz, hain gertu egon arren, urrun ikusten ditugun lagunak eta eskualdeak ezagutzeko aukerak bilatu nahi ditugu.

Udaberrian Ustaritzera gerturatuko gara.

Argazki gehiago

http://laskorainikastola.eus/node/5556