Gurasoak ikasgeletan

 

“Oporretara joan gara, nolako abentura”

Ikasturte hasieran, HH 4urteko mailan udako oporretan izandako esperientziak kontatzen jardun gara eta argazkiekin bildumak egin ditugu.

Pasa den ostiralean, Angel Cuerdo eta Fabi, Naroaren gurasoak izan genituen gelan familia osoak uda honetan Afrikara egin duen bidaiaren berri ematera. Eskaini zizkiguten irudi paregabeekin bidaiatzen jarri gintuzten denok eta massaik bezala dantzatzen ere ikasi genuen.

Asteazken honetan berriz, Igor Estankona eta Iratxe Etxebeste, Nikoleren gurasoen bixita izan genuen. Olerkien inguruan  hainbat jolas eta abesti ikasi genituen, ikasleek botatako hitzekin olerki bat egitea ere iritxi ginen.

 

IPURDIAN EGIN DIT

PUZKER 1EK PARRAT

EGIA ESAN ORAIN

LOTSA PIXKAT DAUKAT

TRIPETATIK FLOJOTXO

IBILI NINTZEN BART

EZ DAKIZUE ZER DEN

HORRELAKO GAU BAT.