Ahotsak jartzen Skakeitan-i

Laskorain abesbatzako kide batzuk Skakeitan taldeak Durangoko Azokan kaleratuko duen disko berrian parte hartu dute. Abesbatzako partaide horiek duela gutxi Usurbilgo grabazio estudio batean izan dira disko berrian aterako den kanta batean ahotsak jartzen. Argazkietan, grabazioaren une bat eta abesbatzako kide batzuk Skakeitan taldeko partaideekin ikus daitezke.